Behemendi Landa Garapeneneko Elkarteak eta Errenteriako Udalak “Bidez-bide” nekazal garraioaren zerbitzua eskeintzen dute.
Bidez-bide doako garraio-zerbitzua da, eta udalerriko landa-eremuaren eta hirigunearen artean ibilbideak egiten ditu. Bizi garen egoeraren aurrean, ondorengo zerbitzuak eskainiko dizkie eremu horietan bizi diren bizilagunei:
- Larrialdien aurreko zerbitzua, bereziki osasun-zentroetara joateko aukerarik ez duten pertsonei (sintroia, elektroak, erizaintza, etab.)
- Enkarguak etxera eramateko zerbitzua: sendagaiak, osasungintzako beharrak, elikagai erosketak edo gainerakoak.
- Hiri-zerbitzuak erabili behar dituzten eta horretarako baliabiderik ez duten pertsonak hurbiltzea.
Zerbitzua erabili behar dutenak harremanetan jarri behar dira telefono honetara deituz: 690 76 94 66.

Argazkia: Herri Bizia