San Marko eguna

Apirilak 23an, igandean San Marko gotorlekuan erromeria eguna dugu.

Egun osoan zehar…

HAEko trikitixa eta dultzaina taldea eta Doike musika elkartearen animazioa izango da.

Zamalbide Bentak Auzo Elkarteko kantinan jan eta edateko aukera emango dugu. Aurten kantina gotorlekuaren barruan egongo da, ea belardian urtero bezala.

Salmenta postuak ere izango dira: taloak, gozoak, barazkiak, artisautza produktuak…

Bestalde…

12:00 Herri kirolak.
13:30 Bertso saioa Xenpelar Bertso Eskolaren eskutik.
14:30 Haur jolasak.
16:00 Dantzaldia Udal Txistulari taldearen eskutik.
16:30 Txokolatada Zamalbide Bentak Auzo Elkarteak eskainia.
17:00 Muxikoak Beti Prest taldearen eskutik.

Eguraldi ona edo kaxkarragoa eginda ere, giro bikaina izango da.
Animatu eta zatoz gozatzera!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *